XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laugarren.

Kiridetza, alkarrari fiskala ta alkarrekiko lana Lurralde Historikoetako Iraskundeen artean, Eusko Legebiltzarrak horrezaz idatzi dagizan arauei adi.

Boskarren.

Estadu Españolak sinatu ta sendetsiriko Itunben edo Hitzarmen Laterriartekoei menpetasuna, edo bera erizkidetzen jakenei.

Bi.

Itunben honetako arauak Ariel-Lege Orokorrean arau zergakorrak ulertzeko jarririkoaren edura ulertuko dira.

Laugarren artikulua.- Alkarrari fiskala.

Lurralde Historikoetako Zerga Sistemeak alkarrari fiskaleko arau honeei lotsea gordeko deutse:
Lehenengo.- Ariel-Lege Orokorra ta berau kozkontzen daben arauak erabiliko dira, alkarbideratze neurri lez, sistematika, izensail eta adigaiei dagokienez, Lege honetan moetakiro ipinirikoari jarkiten ez jakon guztian.

Bigarren.

Eralgipena gauzatzen daben ondasunen edo ekipuen jatorri-tokiagaitik bereizkatzea dakarren eralgipenak ernaitzeko neurri fiskalik ez da atonduko.

Hirugarren.

Pertsona Gizatarren Errentearen gaingo Zergearekiko eta Baltzuen gaingo Zergearekiko, lurralde arruntean lango ken-eukite taxuak eskatuko dira.

Laugarren.

Landako Lurralde-Zerga ta Abereen eta Urikoari buruz, egikune ezargarriaren adiera berbera eta halango izaerako ondasunei buruz Estaduak ipiniriko erizpide balio-susmogarri bardinak hartuko dira.

Honetarako, Hazienda Ministeritzan sortuko diran Batzordeetan Foru-Ahaldundiek ordezkariak izentauko ditue erizpide horreek atonduteko.

Berebat, ondorio fiskaletarako, lurralde arruntean dan sailketa bardina erabiliko da, arean, industri ekintzetan, salerosketakoetan, zerbitzuetakoetan eta bizikaturakoetan.

Boskarren. Estaduko zerga-arau bardinak ezarriko jakez banka egiketei ta diru-merkatuetakoei, eta baltzuen beste diruztatze-moduei be bai.

Seigarren. Lurralde arrunteko arielketa bardinaren menpe izango dira baltzuen iraspen egimenak, domu areagotze ta murrizte, aldatzapen, bateratze ta ezereztute egimenak.

Zazpigarren. Zerga-amnestiarik ez da izango, edozein izen emon arren, ezik-eta alde-aurrez jeite orokorrez atonduak izan.

Korte Nagusietan botoz gerturiko Legez.

Zortzigarren. Jeite fiskaleko ezetariko lakemenik ez da atonduko, ez artezkerakorik ez zeharkerakorik, ez arielak bihurtzea adierazo daiken urgazpenik emongo da.

Bederatzigarren. Lurralde Historikoek onetsi dagiezan ariel-arauztatzeek edo oraingotzeek, ezkutuko eukariak kontura sartzerik ez dabe adierazoko ta ezta zorkari guzurrezkoak aldenduterik be.

Hamargarren. Estaduak jeite ohi ez lango ta abaguneko arau fiskalak lurralde arruntean ezartea erabagi dagiana Lurralde Historikoetan ezarteko ebazpen egokiak hartuko dira eta iraupen aldia haentzat izentau dan berbera mugatuko da.